Erikaren Bitakora

February 21, 2006

Ahalguztiduna izango banintz

Filed under: Euskera

umetxoa Ahalguztiduna izango banintz, Hamiltonera, Australia, joango nintzateke. Bertan, ingelesa ikasi, hondartzara joan eta ondo pasatuko nuke. Munduan zehar ere ibiliko nintzateke, eta leku ezezagunak eta exotikoak ezagutuko nituzke.
Pediatria ere ikasiko nuke, eta lagunekin festa izugarria egingo nuke.
Baina lehenengo egingo nukeena, behar duen jendeari laguntzea izango litzateke eta pediatrako karrera eukiko banu, umeak eta helduak lagunduko nituzke; txertoak ematen etab.
Afrikara joango banintz, nirekin batera ura, janaria eta arropa erosoa eramango nituzke, bertan dagoen jendeari emateko eta gosea edo arropa falta gehiago ez eukiteko.
Nire lagunei ere lagunduko nieke eta nire neba, nirekin eramango nuke bidaia guztietara eta jolas parke guztietara.
Ahal guztiak izango banitu, etxe handi bat erosiko nuke, alboan igerileku bat eta zalditegi bat eukiko dituena eta zaldi handi eta marroi bat eukiko nuke. Txakur bat ere edukiko nuke, zehazki, Cocker Spaniel bat eta ondo zainduko nituzke.
Egunen batean hori guztia egitea gustatuko litzaidake.

Comments

The URI to TrackBack this entry is: http://erikaparra.blogsome.com/2006/02/21/ahalguztiduna-izango-banintz/trackback/

No comments yet.

RSS feed for comments on this post.

Leave a comment

Sorry, the comment form is closed at this time.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft