Nire bidaia
Aurreko urtean Geronara joan nintzen, nire gurasoekin eta nire nebarekin. Bidaia oso luzea egin zitzaidan, baina ailegatu ondoren oso ondo pasa nuen. Bertan apartamentu bat alokatu genuen eta terrazatik, portua eta hondartza osoa ikusten zen.
Egun guztietan eguzkia egiten zuen, eta hondartzara joaten ginen, eguzkia hartzera eta bainu bat hartzera. Hondartzaren albo batean eskenatoki bat zegoen eta goizetan aerobik-a egin ahal zen. Itsasoaren erdian plataforma bat zegoen.
Arratsaldeetan, jan ondoren, buelta bat ematera joaten ginen alboko herrietatik. Gauean hondartzara bueltatzen ginen eta arrantzan aritzen ginen, baina arrain gutxi hartzen genituen.
Comments Off
